Orokieta, Erasmus Ziurtagiria jasotzen duen Gipuzkoako Lehen Hezkuntzako eskola bakarra

2022-12-22

Erasmus Akreditazioa jaso du Zarauzko Orokieta herri eskolak Hezkuntza Sailetik ostiralean Bilbon ospatutako ekitaldian. Guztira 26 ikastetxek jaso dute errekonozimendua, horietatik 3 Lehen Hezkuntzakoek. Orokieta izan da Gipuzkoako LHko eskola bakarra.

Erasmus Akreditazioari esker, 2027 bitartean, ikastetxeak aurkeztuko dituen proiektuetarako finantzazioa bermatuko zaio. Proiektu horiei esker, urtero ikastetxeko zenbait ikaslek eta irakaslek Europako beste ikastetxe batzuekin elkartrukeak egiteko aukera izango dute. Horrez gain, irakasleei formazio ikastaroak egiteko aukera eskeiniko zaie Europar Batasunak onartutako ikastaroetan.

Ekitaldi berean, egun Lizardin dauden Orokietako bi ikasle ohik 2020an Sizilian egindako egonaldian bizitako esperientzia kontatu zuten.