Oiartzungo eskola-umeek eta Udaleko ordezkariek basoei buruz hitz egingo dute

2021-05-21

Eskola Agenda 2030en barruan, Oiartzungo ikastetxeetako ikasleek bilera egin dute udalarekin. Elizalde Herri Eskolako eta Elizalde Institutuko  ikasleek beraien diagnostiko eta proposamenak helarazi dizkiete Eneritz Arbelaitz Ingurumen zinegotziari eta Ander Santesteban saileko teknikariari. Aurten landutako gaia basoa izan da.

Ikasturtean zehar egindakoa errepasatu dute ikasleek, hasteko: sentsibilizazio ekintzak; Basoak ernatzen programaren barruan Gurutzen sagarrondoak aldatu eta herriko basoen egora aztertzeko irteerak egin dituzte (Urkabera, Txarara…), eta abar.

Ondoren, herriko basoen diagnosia egin dute, eta konpromiso zehatzak hartu dituzte. Horrela, ingurunea ezagutzeko ekintzak antolatzen jarraituko dutela hitz eman dute, baita ikastetxeetan elementu naturalak integratzen ere.

Ez dira konpromiso bakarrak: sentsibilizazio kanpainak antolatu nahi dituzte; Elizalde Herri Eskolan 50/50 programa bultzatzea energia aurrezteko edota ikastetxeetan aire libreko ekintza gehiago egin.

Udalari proposamen eta eskaerak egin dizkiete, herriko basoen zein ingurumenaren gainekoak: berdeguneetan eta parkeetan zabor pilaketaren kontrako neurriak hartzea (auzolanak, isunen berri eman…); bertako zuhaitzak landatzen jarraitzea eremu publiko eta pribatuetan; herrigunean berdegune gehiago sortzea; bidegorriko zuhaitzei buruzko informazio-seinaleak berritu eta parkeetan ere jartzea; familientzako baratza komunitarioak sortzea, etc.

Datorren ikasturtean zein gai landuko duten ere aurreratu dute gaurko saioan: larreak eta zelaiak izango dituzte aztergai