Minfulness ikastaro berria Beasaingo Murumendi eskolan

2019-09-19

Ikasturte berri honetan, bueltan da mindfulness metodoa Beasaingo Murumendi Eskolara, bertako hirugarren zikloko ikasleei zuzenduta oraingoan. Zentroko zuzendaria den Karmele Arraizak baieztatzen duenez, “haurrentzako mindfulness- ak, hauek hasiera goiztiar batetik euren arreta hobetzeko zein euren burmuinek enpatia, baretasuna eta kudeaketa emozionala lantzeko aukera paregabeak eskaintzen dizkigu”.

Mindfulness deituriko meditazio mota hau mendebaldetik eratortzen da eta, pentsamendu azkarrak eta hauek sortzen duten herstura baztertzea du helburu. Horretarako, meditazioaren bidez unean uneko sentsazioetan arreta zentratzea bilatzen da, orainaldiari eskainiz atentzioa osoa. Honi esker, momentuan bertan bizi ditugun emozioez (nahiz positiboak nahiz negatiboak izan) jabetu eta hauek baldintzarik gabe onartzea lortu nahi da.

Metodo hau haurrengan erabiltzeak, beraz, haiengan jakin-mina eta arreta piztea du helburu, baita hauen harridura gaitasuna iraungi ez dadin lortzea ere. Honekin batera, barren erlaxatu eta fidagarria lortuz, haurrek kanpo ingurumenarekin konektatzeko duten interesa areagotzea du helburu. Hala, estimulu zehatzetan arreta fokalizatzeko gaitasuna eskuratuz, euren kontzentrazio maila indartu egingo da. Honek, beraz, txikitatik norbere emozio negatiboak hobeto kudeatzea ahalbidetuko die, baita sentitzen duten amorrua edo tristuraren jatorria ulertzea eta modu egokian bideratzea ere. Horrelako zerbaitek, beraz, haurren gaitasun sozialak eta harreman ereduak asko hobetuko lituzke, adibidez, gela barneko biolentzia eta agresibitatea ekiditeari begira.

Honen harira, zuzendariak argitu nahi duenez, “ikasleriari zuzendutako Mindfulness-a ez da haurrei meditazioa, erlaxazioa eta arnasketa teknikak erakustera mugatzen. Askoz ere haratago doa. Ezin baitugu ahaztu mindfulness-a elikadura, lana, kirola eta harremanak izateko moduarekin ere zuzenki erlazionatuta dagoela”.

Gainera, Murumendin, ikasleriak 3D betaurrekoak erabiliz, estresik eta estutasunik gabeko eremu seguru batean egoteko aukera du. Izan ere, betaurrekoek, irudimenean lau eszenatoki desberdinetara bidaiatzeko aukera eskaintzen die (negua, udaberria, uda eta udazkena).