Mindfulness formazioa Fleming ikastetxeko familientzat eta irakasleentzat
2019-10-07
Oreka eta ongizate emozionala ikasleen garapen integralaren oinarriak dira. Haurra ondo dagoenean eta bere emozioak kudeatzeko gai denean, gai izango da beste edozein ikaskuntzan aurrera egiteko. Horregatik, Villabonako Fleming ikastetxean autoezagutza, emozioen kudeaketa, arreta/kontzientzia eta erlaxazioa lantzeko praktikak martxan jartzen hasi dira eskolan.
Mindfulness formazioa egin dute, bai irakasleok baita familiek ere. Helduok eredu izateaz gain, haurrekin praktikan jartzeko teknika eta ariketa zehatzak ere ikasi dituzte, hauek martxan jarri dituztelarik bai eskolan baita etxean ere.
Ibilbide honen hasiera ez da hemen hasi. Urteak daramatzate ikasleen adimen emozionala zaintzen eta emozioen kudeaketari garrantzia emanez. Laguntza taldeko irakasleak hasi ziren arreta mantentzeko zein erlaxatzeko ariketak egiten eguneroko lanetan zentratzeko zailtasunak zituztenekin. Emaitzak oso onak izan ziren eta taldeetan ematen ziren liskarretan parte hartzen hasi ziren; meditazio gidatu, kuenko tibetano, arnasketa ariketa ezberdinen…saioak antolatuz. Norberaren autoezagutza lantzen ari ziren bitartean, ikasleak liskarren aurrean praktika ezberdinak erabiltzen hasi ziren.
Guzti honen onurak ikusita, hau eskola guztira zabaltzea erabaki ziren eta horretarako lehen pausoa helduon prestakuntza zen, horregatik Mindfulness ikastaroa egitea erabaki ziren.