Martxan da Emazu Eskua 2019-2020 proiektua
2019-11-20
Dagoeneko martxan da 2019-2020 kurtsoko Emazu Eskua proiektua. Guztira 10 trukaketa egingo dira kurtso honetan zehar eta jada horietako zazpi martxan daude. Emazu Eskua proiektuak mugaz-gaineko eskolen arteko trukaketak sustatzen ditu. Proiektu pedagogiko honetan, Ikas-bi, EHIGE eta Herrikoa, irakaskuntza publikoaren ikasle elebidunen gurasoen elkarteek, Iparraldeko eta Hegoaldeko eskolak harremanetan jartzen ditu.
Proiektu horrek helburu desberdinak ditu: euskararen erabilera sustatu, ikasle eta erakasle artean harreman berriak sortu eta proiektu bat elkarrekin eraman (kultura, hizkuntza, natura…).
2019-2020 kurtsoko proiektuak
Hauek izango dira aurten “Emazu eskua” proiektuaren bitartez martxan dauden esperientziak:
- Pays de Soule (Sohüta) – Zumaiako Institutua: elkar ezagutzeko posta elektroniko bidez gutunak trukatuko dituzte. Ondoren hiru egunetako elkar trukea egingo da, hiru egun eta bi gau (Zumaian) eta hiru egun eta bi gau Zuberoan.
- Navarre Lizeoa (Garazi) – Basauriko Urbi Instututua: gutun trukaketa, e-twinning topaketa eta topaketa eguna Donostian.
- Ravel (Donibane Lohitzune) eta Basauriko Urbi Institutua eta Atarrabiako Paz de Ziganda Institutua: kantu kontari e-twinning proiektua.
- La Citadelle (Garazi) – Lizarra: Lizarran bikoteekin ateraldia kantuaren inguruan
- Baste Quieta Eskola – Zarautzeko Orokieta Eskola: ibilaldia Zarautzetik
- Amikuze (Donapaule) – Lekeitioko Institutua: proiektua zehazteke
- Senpere eskola – Getariako eskola: proiektua zehazteke
Akordioaren bila
Aipatutako proiektuez gain, beste hiru hiru eskolekin trukaketa egiteko akordioren bila gabiltza EHIGEn eta Ikas-bin. Hauek dira trukaketa eskaintzen duten eskolak: Baionako Jean Moulin eskola (7-10 urte arteko 44 ikasle), Donibane Lohitzuneko Urdazuri eskola (10 urteko 22 ikasle) eta Baionako Arènes eskola (3-5 urte arteko 46 ikasle).
Beraz, zuen eskola Emazu Eskua proiektuan parte hartzeko interesa baduzue bidali ezazue mezu elektronikoa zuen izena eta telefono zenbakiarekin hurrengo helbideetara eta informatuko zaituztegu: info@ikas-bi.com edo ehige@ehige.eus