Euskarazko etxeko lanekin laguntzeko aplikazioak berritu du Ikas-Bik

2023-11-29

Ikas-Bik familiei egindako azken inkestaren emaitzak aztertu ondoren, agerian geratu da kezka handienetako bat seme-alabei euskarazko eskola-jarduerekin lagundu ahal izatea dela.

Horregatik sortu zuen Ikas-Bik aplikazio hau, orain eguneratua eta prestazio hobeak eskaintzen dituena. Euskarazko etxeko lanak egiteko laguntza, euskarazko jardueren agenda eta eskolei eta hezkuntza publiko elebidunari buruzko albisteen atal bat biltzen ditu bertsio berriak.

Guraso eta ikasleek erabil dezakete dohainik aplikazioa Google Play-en edo App Store-n aplikazioa deskargatuz. Aplikazioa maila guztietako ikasleek erabil dezakete, galderak egin eta sarean dauden guraso, ikasle eta irakasleen laguntza jasoz.

Aplikazioa hau 2017an sortu zen gurasoen kezka erantzuteko: nola lagundu nire haurra etxeko lanetan euskara ez badakit?