Ikas Bik 40. urtemuga ospatuko du apirilaren 26an Donibane Lohitzunen
2026-04-16
Ikas Bik, Iparraldeko eskola elebidun publikoko guraso elkarteak, 40. urtemuga ospatuko du apirilaren 26an. Elkarteak, sail elebidun publikoa sortu denetik, bere konpromisoa erakutsi du eskola elebidunen garapenean gurasoak sustengatuz.
Konpromiso hori ospatzeko egun osoko festa ospatuko da apirilaren 26an, igandean, Donibane Lohitzuneko Ducontenia parkean.
Euskal Herriko eskola publikoko festa izan dadin, Iparraldeko zein Hegoaldeko guraso, haurrak eta lagunak bildu nahi ditu Ikas Bik bere 40 urteurrena ospatzeko.
EGITARAUA
10:30 Irekitzea
11:30 Haurren kantuak
12:00 Hitz-hartzeak
13:00 Mutxikoak: Patxi eta konpania
14:30 Tor Magoa: magia ikuskizuna
16:00 Pontx pailazoa
Egun osoan animazioak: pottoko ibilaldia, puzgarriak, rodeoa, makilajea, eskulanak…
Jateko eta edatekoa bertan izanen da.
Sartzea dohain eta denei irekia! Animatu eta parte hartu!

