Eskola-jantokiak

Gure Platera Gure Aukera ekimena hezkuntza-komunitate, lehen sektore eta gizartetik sortu den eskaera bati erantzuteko jaio da: egungo eskola-jantokien eredua aldatzeko nahia. 2000 urteko araudi batek ā€œkudeaketa zuzenaā€ izeneko eredu bakar baten bidez kudeatzera derrigortzen ditu EAEko ikastetxe publikoetako jantoki guztiak. Catering enpresa batek kudeatzen ditu jantokiak, eta poliki-poliki sukalde guztiak desagertzen ari dira.

GURE KANPAINA OOG-ETARAKO HAUTESKUNDEETARAKO

Hona hemen ā€œOOGetan parte hartzen duten gurasoentzako gidaā€ izeneko dokumentuaren 2021ko edizioa. Jasotzen ditugun zalantzei erantzuten diegu bertan.

Gainera gidan OOGen araudiari buruzko informazioa aurkitzeaz gain honakoa aurkituko duzue: Ohiko zalantzei erantzuteko atala, ikastetxeko dokumentu garrantzitsuenei buruzko informazioa, OOGaren osaerari buruzko informazioa eta deialdi bakoitzean landu beharreko gaien proposamena, besteak beste.

Hemen dituzue.