EHIGE-k bat egiten du eskola segregazioaren aurkako HEL-arekin

EHIGE-k bat egiten du Zubiak Eraikiz elkarteak atzo Eusko Legebiltzarrean erroldatu zuen segregazioaren aurkako Herri Ekimen Legegilearekin. EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PSE talde politikoen babesa jaso du ekimen honek.

Hezkuntza Akordio batek ez du aurrera egingo gure hezkuntza-sistemak duen arazo nagusienetako bat sakontasunean eztabaidatzen ez bada: eskola-segregazioa. Halaxe esan genuen Hezkuntza sailburuak Hezkuntza-akordioa lortzeko proposamena aurkeztu zuenean.

Hori dela eta, eskaera sinatzera animatzen ditugu Euskal Eskola Publikoko familiak, Eusko Legebiltzarrak gaia eztabaidatu dezan.

Tagged on: