Euskara hutsezko eskola publiko gehiago iparraldeko ikastetxe publikoetan

2023-03-23

Datorren ikasturtean irakasle gutxiago izango dira Iparraldeko ikastetxea publiko elebidunetan. Izan ere, postu erdi bana galduko dute euskaraz Urruña zentroko eta Bardozeko eskoletan. Ondorioz, 21 ikasle baino gehiagoko gelak izango dira Bardozeko eskolan maila desberdinetan nahasita.

Badira albiste onak hala ere. Bost ama eskola berrietan euskara hutsean arituko dira datorren urtean: Bidarten, Biriatun, Urketan, Uztaritzen (Lapurdin), eta Atharratze, Montori eta Ligiko eskola bateratuan (Zuberoa). Orain arte eredu elebidunean aritzen ziren eskola hauek. Lau irakasle postu gehiago sortuko dira eskola hauetan. Hala ere, kontuan izan behar da euskara hutsezko hezkuntza bakarrik eskaintzen dela ama eskoletan (3-6 urte).

Azkenik, sail elebiduna irekiko da Ezterenzubi eskolan, Baxe Nafarroan.