Euskal Herriko mapa ilustratu eta ludikoa Iparraldeko ikasleentzat

2024-03-07

Ikas Bi, Biga Bai, Seaska eta Euskal Haziak hezkuntza eragileak, EKE Euskal Kultur Erakundearen babesarekin, Euskal Herriko mapa ilustratu eta ludiko bat sortu dute euskara ikasten duten CM1eko haurrei (8-9 urte) dohain banatzeko. Maparekin batera argibide-eskuorri bat ere emanen zaie.

Euskaren erabilpenaren etxeetan sustatzea, euskal geografia eta kultura ezagutaraztea dira proiektu horren helburu nagusiak, modu ludiko batean. Izan ere, mapa ilustratuan galdera, enigmak eta hitz ezkutuak daude.

Horretaz gain, ikasle eta gurasoak laguntzeko xedez, mapako galderen erantzun guztiak QR kodea eskaneatuz lor daitezke.