Magnet-Erakarri proiektuan murgildu da Gasteizko Barrutia Ikastola

2020-05-11

Duela urtebeteĀ Ā Barrutian proiektu berri bat ezarriko zelakoĀ zurrumurrua zabaldu zen gurasoen artean. Ezjakintasuna eta, aldi berean, jakinminaĀ  ziren nagusi.Ā Kurtso amaieran eskola kontseiluko azken batzarrean zuzendaritza taldeak jakinarazi zuen berria:Ā  Barrutia ikastolaĀ  MAGNET proiektuan murgiltzeko hautatua izan zen.

Eta horrela izan zen, irailean kurtsoa hasi eta Magnet hitza entzuten zen ikastolako izkina guztietatik.Ā  Gelako bileretan irakasleekĀ  azaldu zizkieten proiektu berriaren ardatzak, MAGNET-Erakarri Eusko Jaurlaritzak bultzatutako proiektu pilotua zela eta Artium Museoarekin elkarlanean arituko zirela. Gurasoei partaidetza eskatu zieten eta irakasle-ikasle-familien arteko lana ezinbestekoa izango zela oso argi adierazi zieten hasieratik.

Eskabide hori bat zetoren ikastolako filosofiarekin, alegia, familiek ikastolaren parte aktibo izan nahi dute eta aukera guztiak aprobetxatzeko prest daude. Hortaz, proiektuarekin bat egitea izan zen euren hautua.

Lehenengo bi hiruhilekoetan hainbat ekintza gauzatu dira: jolasak, musika eta gorputz adierazpenaren bitartez baloreak landu dituzte; Nerea Lekuona artistarekin hitzen tailerra burutu dute;Ā  Jon Ander SĆ”nchez Rexach eta Antton Goikoetxea musikariekin Musika elektronikoarekin esperimentatzeko lantegian parte hartu dute, musika egiteko askotariko moduak esploratzeko jarrera ireki eta esperimental batetik abiatuta; Jorge Moneo Quintana eta Ricardo Del Conde zinegileekin ā€œNi, Gu, Hau, Islakā€ dokumental poetikoa sortu duteā€¦ Ekintza horiek eta beste guztiek guztion inplikazioa eskatu dute, bereziki irakasleen inplikazioa nabarmentzekoa izan da.

Alabaina, ez zuten uste, eta gaur ere ez dute uste, proiektu horrekin lotutako neurri horiek guztiak nahikoak direnik beste ikasle mota batzuk erakartzeko eta segregazioa hausteko.

Bereizketa hori hezkuntza-sistemaren egituraren ondorio da. Egitura hori ia erdibana banatzen da sare publikoaren eta pribatuaren artean, eta gizarte-egoera ahuleko inguruneetatik datozen ikasleakĀ Ā ikastetxe publiko jakin batzuetan kontzentratzea ahalbidetzen du.

Ehari guraso elkarteak uste du garaia dela neurri ausartagoak hartzeko, eskola-bereizketa ahalbidetzen duten egiturazko arrazoietan eraginez. ā€œMatrikulazioa beste modu batean arautzeko garaia da. Gizarte kohesionatu bat nahi badugu, lehenik eta behin gure seme-alaben bereizketa saihestu behar dugu, horiek baitira oraina eta etorkizunaā€.

Edozelan ere, aurrekoaren kalterik gabe, Magnet proiektua babestean asmatu zutelakoan daude. Ā Izan ere, ā€œproiektu honek besteak beste, gurasoen eskolarekiko lotura areagotzea ahalbidetu du. Horregatik, eta Magnet proiektuak barne biltzen duen guztiagatik, gure seme-alabak onuradun aterako direla ez dugu zalantzarik.ā€

EHARI GURASO ELKARTEA