Lezo Institutuko ikasleek zuhaitz landaketa sinbolikoa egiten dute

2023-04-03

Duela egun batzuk, Lezo Institutuko laugarren mailako ikasleek bertako lau zuhaitz espezie landatu zituzten Altamira parkean: sagarrondo basatia, madari basatia, bonneteroa eta mustajoa. Aurretik, Udaletxeko lorezainek hainbat azalpen eskaini zizkieten ikasleei eta geroago, landaketa lanetan kolaboratu zuten.

Lezoko Institutuak bere asmoa erakutsi du ikasleek Udalaren laguntzarekin zuhaitz landaketa sinboliko hauek errepika ditzaten, Ā«ikasketak amaitu eta zentroa uzten dutenean, euren aztarna hor gera dadinĀ».

Hezkuntza zentroak, udalerri, eskualde eta gizarte baten parte diren neurrian, ezin dira eremu isolatu gisa tratatu. Hala, komenigarria da ikasleek beren eskola-ingurunetik hurbil dauden egoera errealak ezagutzea eta horien inguruko hausnarketak eta eztabaidak sustatzea. Horrela, hezkuntzan egoera horiek hobetzeko ideiak eta proiektuak bultzatuko lirateke, ikastetxea bera kokatuta dagoen ingurunearen parte sentiaraziz.