Kultur aniztasunari buruzko jardunaldia Errenteriako Koldo Mitxelena Eskolan

2023-03-27

Joan den martxoaren 18an, Errenteriako Koldo Mitxelena Eskolako Gurasoen Elkarteak kultur aniztasunari buruzko jaia antolatu zuen, eskola komunitatean dagoen aniztasuna ezagutarazteko eta harremanak sendotzeko. Antolamenduan familia askok hartu zuten parte eta lagundu zuten.

Goizeko lehen ordutik aurrera hasi ziren jardunaldirako aurreikusitako jarduerak: ipuin-kontalariak, tailerrak, kirol-erakustaldiak, dantzak, herrialde bakoitzeko plater tipikoak dastatzea, etab.