Goieskolako Jardunaldi Pedagogikoak

2020-01-13

Goieskolak, Debagoienako ikastetxe publiko guztiak biltzen dituen erakundeak, Jardunaldi Pedagogiko batzuk antolatu ditu, hauen sarrera abenduak 11n César Bona irakaslearen “Escuchar para educar” hitzaldia izanik.

Urtarrilean Jardunaldi gehienak gauzatuko dira eta gai ezberdinen inguruan arituko dira; hala nola, eskolaz kanpoko gunea, dolua, euskara, artea, etxerako lanak, bideojokoak, limiteak, gatazken ebazpena, Nafarroa euskal estatua, ipuinak, etab.

Urtarrilak 15ean, Aretxabaletako Kurtzebarri BHIn, gaia “Berdinen arteko gatazken kudeaketa” izango da eta egun horretan bertan, Eskoriatzako Luis Ezeiza Herri Eskolan “Zeure barneko sorgin-ipuina piztu nahi” deritzonarekin Fernando Murillo izango da protagonista. 16an, Arrasate Herri Eskolan, “Dolua”. 20an, Antzuola Herri Eskolan “Hezkuntza berrikuntza: Antzuola Herri Eskolako bilakaera berrikuntza pedagogikoaren bidean” Andoni Argiñanoren eskutik. 21ean, zentru ezberdinetan izango dira jardunaldiak: Kurtzebarri Herri Eskolan “Nafarroa, euskal estatua”; Luis Ezeizan “La importancia de los límites en la familia” Andoni Colás-ekin; San Martin Agirre eskolan “Eskolako kanpo espazioa haurren garapenerako eta ikaskuntzarako baliabidea” Iñaki Larrearekin eta Bergarako Ipintza BHIn “Bideojokoak”. Azkenik, urtarrilaren 22an: Aramaixoko San Martin eskolan “Aramaixo arnasa gara! Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan”; Elgetako Herri Eskolan “Irakasle al naiz nire etxean? Laguntza motak etxerako lanetan” Joxe Amiamarekin eta Oñatiko Urgain eskolan, “Tira egin euskeriari!!!!” mahai-ingurua.

Arrasate Institutuan, urtarrileko 20tik 23ra eta 14:00 – 19:00 ordutegiarekin, “Aniztasunetik sortuz” arte erakusketa.