ESKOLA KIROLA 2025-2026

eskola kirola

BERRIKUNTZAK

Ekipoetan izena emateko epeak ekainetik aurrera egongo dira zabalik. Ohiko egunetan itxiko dira. Datorren denboraldian zuen parte-hartzea nolakoa izango den argi daukazuen erakundeei eskatzen dizuegu taldeen izen-ematea aurreratzen joan zaitezten.

11 R (Ohorea eta Txikia) futbol lehiaketetan izena emateko datak: ekainaren 20ra arte.

Saskibaloiko bigarren mailako kadete txapelketa eskolarra izango da: izena emateko epea uztailaren 11ra arte izango da.

Foru Aldundiak Eskola Kirolaren programatik behin-behinean kenduko ditu eskola-kirolaren eremuan adingabeen aurkako indarkeriari buruzko prozesu judizial batean sartuta dauden pertsonak, edo Kirola On erakundearen nahitaezko txostenetik eratorritakoak. Kirola On tresna integrala da Bizkaiko lurralde historikoan haurren aurka gerta daitezkeen indarkeria-egoerak detektatzeko eta kudeatzeko.

 

ESKOLA KIROLAREN ARLOKO KIROL LANBIDEEN LEGERA PIXKANAKA EGOKITZEKO PLANA

 

Taulan, arduradunek eta entrenatzaileek izan behar dituzten titulazioak agertzen dira. Titulazio eskakizunak handituz joango dira denboraldiz denboraldi, 2026-27 denboraldian legean ezarritakoa bete dadin.

Kontuan hartzekoa:

  • “ERRENDIMENDUA” zutabea ez zaigu interesatzen
  • Jarduera bat baino gehiago egiten baduzue (futbola + xakea, saskibaloia + esku-baloia, etab.) KIROL ANITZEKO erakundea zarete.

 

Hemen kontsulta dezakezue edozein zalantza:

 

Jaitsi taula hemendik: Kirol lanbideen tabla

kirol lanbideen tabla

GARRANTZITSUA: ADINGABEEKIN KIROL-JARDUERAK EGITEN DITUZTEN MONITOREENTZAKO BEHARREZKO PRESTAKUNTZA

Irudiak 2024-84

KIROL LANBIDEEN LEGEA ETA BERE APLIKAZIO ESKOLA KIROLEAN

2022ko uztailaren 19an argitaratu zen EHAAn EAEn jarduera fisikoko eta kiroleko lanbideetan sartzeari eta aritzeari buruzko legea.

Legeak kalitatezko jarduera fisikoaren eta kirolaren praktika inklusiboa sustatu eta garatu nahi du, kirolaren dimentsio soziala kontuan hartuta, garapen pertsonalean eta kohesio sozialean
duen eraginagatik.

Helburua da kirol-zerbitzuen eskatzaile edo erabiltzaileei zerbitzu horiek ezagutza tekniko espezifikoak aplikatuz eskain dakizkien eskubidea zaintzea, kirol-praktika segurua sustatzeko eta kirolarien edo zerbitzu horiek hartuko dituzten erabiltzaileen osasunean edo osotasun fisikoan edozein kalte saihesteko.

Lege honek arautzen dituen lanbideek barne hartzen dituzte hezkuntzaren, aisiaren, lehiaren eta zuzendaritzaren eremuak. Eremu horietako bakoitzean onartu da lanbideren bat.

 

Legearen laburpen bat prestatu dugu, Aldundiak Eskola Kirolera pixkanaka egokitzeko aurreikusi duen plana jasotzen duena.

LEGEAREN LABURPEN TXOSTENA

 

Hona hemen Bizkaiko Foru Aldundiaren Eskola Kirolaren plangintza eta haurrak eta nerabeak babesteko protokoloa:

Kirol bakarra

Kirol anitzak