ESKOLA KIROLA 2025-2026

Hastapen eta josteta jarduerak
Hastapen eta josteta jarduerak
Eskola Kirola programa osoa: lehiaketa jarduerak, Heziki,...
Eskola Kirola programa osoa: lehiaketa jarduerak, Heziki,...

ESKOLA KIROLA 2025-26

Hurrengo lerroetan, denboraldiaren plangintza egiten has zaitezketen gai garrantzitsu batzuk nabarmenduko dizkizuegu.

Eskola Kirolaren informazio guztia eskuragarri daukazue gure webgunean:.www.bizkaia.eus/eskolakirola

 

Berrikuntzak

Foru Aldundiak Eskola Kirolaren programatik behin-behinean kenduko ditu eskola-kirolaren eremuan adingabeen aurkako indarkeriari buruzko prozesu judizial batean sartuta dauden pertsonak, edo Kirola On erakundearen nahitaezko txostenetik eratorritakoak. Kirola On tresna integrala da Bizkaiko lurralde historikoan haurren aurka gerta daitezkeen indarkeria-egoerak detektatzeko eta kudeatzeko.

Izen emateak

Erakundea inskribatzea

2025/2026 denboraldirako gakoak eska ditzakezue. Erakundeak inskribatzeko eskuliburua.

Kirolari berrien alta

Bai kirolari berriek bai eskola-kirolean lehen aldiz parte hartu nahi duten teknikariek Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eman beharko dute izena. Kirolari berriei alta emateko eskuliburua, seme-alabei eskola-kiroletan lehen aldiz alta emateko asmoa dutenei berriz bidal diezaiezuen..

 

Guraso atzerritarrek NANik edo AIZrik ez badute eta bide horretatik alta hartzeko aukerarik ez badute. Denboraldi honetarako, guraso atzerritar horiek alta eman ahal izango diete beren seme-alabei, “Kirolariaren alta, aita, ama edo tutore atzerritarrarekin, NANik gabe” dokumentu betegarria beteta bidaliz ek.kudeaketa@bizkaia.eus helbidera. Alta baliozkoa izan dadin, posta elektronikoan aitaren, amaren edo tutorearen pasaportearen kopia erantsi beharko da.

Teknikarien alta

Teknikari berriek (dagoeneko datu-basean ez daudenek) egoitza elektronikoaren bidez eman beharko dute alta. Egoitza elektronikora esteka honen bidez irits zaitezkete: sakatu hemen.

Behin alta emanda, entitateek edozein taldetan inskribatu ahal izango dituzte (kirolariei bezala).

 

Adingabearen ongizatea:

Izena ematen duten erakunde guztiek izendatuta izan beharko dute adingabearen ongizate-arduradun gisa jardungo duen pertsona bat.

Pertsona horrek “Kirolean haurrak zaintzeko eta babesteko sentsibilizazio” eta “Adingabeak babesteko protokoloaren erabilera” ikastaroak egin beharko ditu. Gogoratu nahi dizuegu ikastaroak doakoak direla, online, eta Kirolaren Euskal Eskolak ematen dituela.

Era berean, erakundeek haurrak eta nerabeak babesteko protokolo bat eduki beharko dute.

Hemen deskargatu dezakezuen protokoloa.

Datorren denboraldiaren hasierarako, betetako protokoloak igo beharko dituzue Eskola Kirolaren gure aplikazio informatikora.

Bestalde, teknikari guztiek egin beharko dute “Haurrak kirolean zaintzeko eta babesteko sentsibilizazio”-ikastaroa.

Adingabeak kirolean zaintzeko eta babesteko sentsibilizazioari buruzko ikastaroa: klikatu hemen

Protokoloaren erabilera eta adingabeen babesa kirol-inguruneetan: klikatu hemen

 

Kirol Lanbideen Legera egokitzeko plana

Aurreko denboraldian aurkeztu genizuen planari jarraituz, 2025/26 denboraldian honako titulazio hauek beharko dira:

R saskibaloia eta R futbola:

o Entitatearen arduradunak:

Kirol bakarreko erakundeak: III. maila/Goi mailako teknikaria edo JFKZ.

Kirol anitzeko erakundeak: JFKZ.

o Entrenatzaileak:

Erdi-mailako hasierako I, C maila edo animazioko TS.

• A kirol-taldea: (AIREKO KIROLAK, ARKU-TIROA, ARRANTZA, BEISBOLA, BELA, BORROKA, ESGRIMA, ESKUBALOIA, A FUTBOLA, GIMNASTIKA, GOLFA, HIPIKA, IGERIKETA, JUDOA, KARATEA, KIROL EGOKITUA, MAHAI-TENISA, NEGUKO KIROLAK, PADEL, PIRAGUISMOA, SASKIBALOIA, SURFA, TAEKWONDOA, TENISA, TRIATHLON-A, TXIRRINDULARITZA, ETA URPEKO JARDUERAK)

o Entitatearen arduradunak:

Kirol bakarreko erakundeak: II. Maila / erdi-mailako hasierako I. maila.

Kirol anitzeko erakundeak: JFKZ.

o Entrenatzaileak:

MADE.

 

• B kirol-taldea: (ARRAUNA, ATLETISMOA, BOLEIBOLA, BOXEOA, ERRUGBIA, FUTBOLA (GAINERAKO LEHIAKETAK), HERRI KIROLAK, HOCKEYA, HONDARTZAKO BOLEIA XAKEA, IRRISTAKETA ETA PILOTA)

o Entitatearen arduradunak:

Kirol bakarreko erakundeak: II. Maila / erdi-mailako hasierako I. maila.

Entrenatzaileak:

EKBL

 

Inskripzioa egiteko unean teknikariak eskatutako titulazioa ikasten ari badira, prestakuntza hori egiten ari dela egiaztatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko dute.

Praktiketako entrenatzailea

Figura horren pean inskribatu ahal izango da MADE edo I. mailako ikastaroa, erdi-mailako hasierako ikastaroa edo antzekoak egiten ari den pertsona oro.

Eskola-adineko kirolarien lizentzia federatua

Lizentzia federatua eskatzen zaien kirolari guztiek Eskola Kirolaren programan alta emanda egon beharko dute aldez aurretik.

Diziplina-neurriaren komunikazio-eredua

Entitateen eskura jartzen dugu diziplina-neurria jakinarazteko eredu bat. Aipatutakoa zigortutako kirolariaren aitak, amak edo tutoreak sinatu beharko du.

APP

Denboraldi honetan, teknikariei zuzendutako zatia jarriko dugu martxan. Martxan dagoenean jakinaraziko dizuegu.

Loturetan sakatuz deskarga dezakezue APPa

Informazio gehiago

Eskola Kirola programa

KIROL LANBIDEEN LEGEA ETA BERE APLIKAZIO ESKOLA KIROLEAN

2022ko uztailaren 19an argitaratu zen EHAAn EAEn jarduera fisikoko eta kiroleko lanbideetan sartzeari eta aritzeari buruzko legea.

Legeak kalitatezko jarduera fisikoaren eta kirolaren praktika inklusiboa sustatu eta garatu nahi du, kirolaren dimentsio soziala kontuan hartuta, garapen pertsonalean eta kohesio sozialean
duen eraginagatik.

Helburua da kirol-zerbitzuen eskatzaile edo erabiltzaileei zerbitzu horiek ezagutza tekniko espezifikoak aplikatuz eskain dakizkien eskubidea zaintzea, kirol-praktika segurua sustatzeko eta kirolarien edo zerbitzu horiek hartuko dituzten erabiltzaileen osasunean edo osotasun fisikoan edozein kalte saihesteko.

Lege honek arautzen dituen lanbideek barne hartzen dituzte hezkuntzaren, aisiaren, lehiaren eta zuzendaritzaren eremuak. Eremu horietako bakoitzean onartu da lanbideren bat.

 

Legearen laburpen bat prestatu dugu, Aldundiak Eskola Kirolera pixkanaka egokitzeko aurreikusi duen plana jasotzen duena.

LEGEAREN LABURPEN TXOSTENA

 

Hona hemen Bizkaiko Foru Aldundiaren Eskola Kirolaren plangintza eta haurrak eta nerabeak babesteko protokoloa:

Kirol bakarra

Kirol anitzak