Zientziaren astea Legazpiko Domingo Agirre ikastetxean

2023-03-30

Domingo Agirre ikastetxeko ikasleek “Zientziaren astea” ospatu dute. Urtero bezala, hainbat jarduera antolatzen dituzte.

Oraingo honetan, energiaren gaia landu dute, ekintza kolektiboen bidez: eskolara oinez joan dira, erakusketa bat antolatu dute, haizezko errota txikiak edo airez eta gomaz propultsatutako autoak egin dituzte, edo esperimentuak egin dituzte errota hidraulikoekin, plaka fotovoltaikoekin, energia eolikoarekin, makina termikoekin, eskuzko haizagailuekin, globo aerostatikoekin eta lurrunezko ontziekin.