Zientzia, Ordiziako Oiaunguren Institutuaren urteko proiektuaren zentroa

2023-04-25

Ordiziako Oianguren zentroaren aurtengo proiektuaren muina zientziaren hedapena da, eta Zientziaoianguren du izena.

Zientzia bultzatzeko asmoarekin sortutako proiektu zientifikoa da, eta zientzia jendeari modu dibertigarrian helaraztea du helburu. Horretarako, DBHko 4. mailako ikasleek esperimentuak grabatu eta azalduko dituzte, ondoren, Oianguren Ahotsak telebista eta irrati kanalaren bidez zabaltzeko.

Aurten ere web orri bat diseinatu dute (https://zientziaoianguren.my.canva .site/), eta bertan grabazio guztiak igotzen dira.

https://drive.google.com/file/d/12d3QusNUKnu6Vunhhh61BywAD7FFi7_3/view?pli=1