Xabier Munibe ikastolak Eskola Agenda 2030 programan parte hartu du aurten

2022-10-28

Eskolako Agenda 2030 programaren bi urteko zikloa hasi dute ikastetxeek eta beraz, Azkoitian ere “jasangarritasuna” lantzen jarraituko dute datozen hilabeteetan. Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, aurten Xabier Munibe Ikastola ere gehitu da taldera eta, beraz, herriko ikasle guztiek parte hartuko dute Garapen Jasangarrirako Helburua aztertzeko antolatu dituzten jardueretan.

Oraingo honetan, energian jarriko dute arreta Eskolako Agenda 2030 programan. Hari horri tiraka, ikastetxeek kontsumo jasangarrian, energia iturri berriztagarrietan, energia subirotasunean edota energia komunitatean sakonduko dute, Artelatz Ingurumen Zerbitzuak eskaintzen dien materialaz baliatuz.