Soraluze BHI-k irabazi du Debabarrenako Euskararen Ginkanaren Lehen edizioa
2019-12-19
Eibar, Elgoibar, Soraluze, Deba eta Mutrikuko Udalen euskara sailek, duela pare bat hilabete “Euskararen Ginkana” antolatu zuten. Txapelketa hau euskararekin erlazionatutakoa da eta Ekogune Fundazioak eta Euskaltzaleen Topaguneak sustatutakoa zein koordinatua da.
DBH-ko 4.mailako ikasleei zuzendua, Ginkana euskararekin ondo pasatzeko sortutako iniziatiba da; hizkuntzekiko jakinmina, irrika eta aktibismoa pizten duen begirada linguistikotik.
Ginkanaren finala duela egun batzuk izan zen eta Soraluzeko taldea izan zen irabazle. Txapelketa honetan, Mutriku, Soraluze, Deba, Elgoibar eta Eibarko 4.DBH-ko 100 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute.
Irabazleek, ikas-bidai bat egiteko 800 euroko saria jaso zuten; bigarrengoek, berriz, 200€-koa. 100€-ko erosketa bonoak ere izan ziren sari gisa.