San Andreseko ikasleak, Ormazitegiko Zumalakarregi museoan protagonistak
2023-02-15
San Andres eskolari lotutako hezkuntza-proiektuarekin jarraituz, Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak ondare-tailer berri bat egin du ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleekin. Bost saiotan, Ormaiztegiko gazteek ondarearen kontzeptua ezagutu eta landu ahal izan dute, hainbat adibide aztertuz, baina erakusketa bat nola prestatzen den ere ikasi dute. Izan ere, museoak harago joan nahi izan zuen, eta proiektuan parte hartu zuten gazteei eskatu zien museora eraman zezatela bakoitzak bere bizitzako ondaretzat jotzen zuen objektu bat. Ez zioten mugarik jarri nahi izan eskaera horri, eta muntatu duten erakusketak mota guztietako objektuak biltzen ditu.
San Andresko ikasleek beren lana aurkeztu zuten museo berean. ‘Gure ondarea’ izeneko erakusketa honen bidez, gazteek museoan egindako bost jardunaldietan ikasitakoa frogatu ahal izan dute. Erakusketa Zumalakarregi Museoan egongo da, hilaren 19ra arte.
Bestalde, tailerraren edizio honetan, ikasleek Gordailua ere bisitatu zuten, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa, non tailerrean ikasitako teoria praktikan ikusi ahal izan zuten.
Azpimarratzekoa da, halaber, Donostiako Bentaundi baserriaren maketa izan dela, 2022an Donostiako ondarearen aldeko ekintzaile Claudio Artesauak emandakoa, aurtengo tailerrean aztertutako ondare nagusia.