Patio berria Odon Apraizen

2023-03-20

Odon de Apraizek patio berria izango du. Proiektua Vitoria-Gasteizko aurrekontu partehartzaileetan botorik gehien jaso zituztenen artean egon zen eta beraz eraldaketa horretarako beharrezkoa den finantzaketa izango du. Aldaketa lanak hurrengo udan hasiko dira.

Prozesu luzea izan da zeinean ikasleek, irakasleek eta guraso elkarteak berak parte hartu duten. Eskola patioaren planteamendu berriak hezkidetza, inklusioa eta jasangarritasuna hartzen ditu kontuan eta gehiegizko porlan grisa naturalizatutako espazio bihurtu nahi da.

Horrez gain Zaramaga auzora irekitako espazioa izan dadin bilatzen da. Eskola komunitateak ez du heziketara murriztutako espazio bat izatea nahi. Espazioa auzoarentzat berreskuratu nahi dute baita eskolaz kanpoko orduetan ere.