Orokieta Herri eskolak STEAM Euskadi zigilua lortu du Sormen geLab proiektuarekin

2020-10-22

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak elkarlanean,Ā  STEAM Euskadi Estrategia barnean, STEAM Euskadi Sariak antolatu zituen. Honek, hezkuntzarekin lotutako STEAM ekimenak aitortzea du helburu.

Orokieta Herri Eskolak STEAM Euskadi zigilua lortu berri du iazko abenduan abian jarri zuen Sormen geLab proiektuarekin. Gela berritzailea da, eta ikasleei beren sormena sustatzen laguntzen die, hainbat tailerren bidez. Ikasgelako oinarriak ikasleari bere ikasketa-proiektuari buruzko erabakiak hartzeko aukera ematea da.

Zeharkako proiektuetan oinarrituta, irakasleek parte hartzen dute taldeek gaitasun desberdinak batera landu ditzaten, baina bakoitzak bere erritmoan.