Orokieta herri eskolak berriro jaso ditu eTwinning sariak

2023-05-03

Aurten, Zarautzeko Orokieta herri eskolak hiru sari jaso ditu, eskolan egindako eTwinning proiektuei dagozkienak.

Zarautzeko ikastetxeko ikasleek hainbat proiektu egin zituzten Europako beste herrialde batzuetako ikastetxeekin batera. Aukera paregabea da hizkuntza bat modu erreal eta esanguratsuan praktikatzeko.

eTwinning sareak, proiektu bakoitza ebaluatzeaz gain, era horretako proiektuetan eskolek egindako lana aitortzen duten sariak ere ematen ditu. Saritutako ikastetxeek urtebetez eutsiko diote izendapen horri.

Komunitateko zazpi ikastetxek bakarrik lortu dute errekonozimendu hori.