Orixe BHI-ko ikasleak garaile Hi Gazte! Lehiaketan

2023-01-31

Hi Gazte! ekimenaren bigarren edizioa, 14 eta 16 urte bitarteko Gipuzkoako gazteen artean euskarazko ikus-entzunezko edukiak sortu, zabaldu eta kontsumitzea sustatzeko proiektua, joan den astean amaitu zen Tabakaleran.

Gipuzkoako ikastetxeetako ikasleek, taldeka, lau bideo ekoiztu behar izan zituzten ikasturteko lehen lau hilabeteetan. Hala, ikastetxe bakoitzak erronkan aurrera egiteko kategoria bakoitzeko bideo onena hautatu eta lau bideoz osatutako sorta onena aurkeztu zuen. Kategoria bakoitzean eta baita finalean ere, bideo biralenak, atsegite gehien eduki dituztenak eta epaimahaiaren puntuazio altuenak eskuratu dituztenak izan dira sarituak.

Tolosako Orixe Institutuko ikasleek hainbat erronka irabazi dituzte, hala nola mugikorrekin bertsioak grabatu eta sareetan zabaltzea #euskober hashtagarekin; zure herrialdea erakustea #kristontourra hashtagarekin… Gainera, Sari Nagusia jaso dute, lan bikainagatik eta euskarazko edukiak biralizatzeagatik.