Ordiziako Urdaneta ikastetxeak Oianguko Natur Eskolan parte hartu du

2021-04-19

Eguraldi bikainaren laguntzarekin hasi du ikasturtea Oianguko Natur Eskolak, Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik, eta Ordiziako Udalaren laguntzarekin. Maiatzaren 31 arte, ikasgela paregabea izango dute herriko gaztetxoek.

Ordiziako Urdaneta ikastetxeko 8 eta 12 urte bitarteko gazteek parte hartuko dute Natur Eskolan. Helburua da, herriko txikienek, etxetik gertu duten duten naturguneetara gerturatzea, eta Oiangu altxor handi bat da.
Hala, herriko gaztetxoak naturarekin harreman zuzenean egoteko aukera izango dute, eta Oiangun bertan egingo dituzte, tailerrak eta hainbat jolas, Aranzadi Zientzia Elkarteko begiraleen gidaritzapean. Ikasleak eurak, dinamika desberdinekin deskubrituko dituzte Oiangun dauden harribitxiak.

Aranzadiko kideek ere modu oso positiboan hartu dute Natur Eskolaren hasiera berri hau: Ā«Urtero egiten dugun balorazioa oso ona izaten da. Proiektuaren helburu nagusietako bat da haurrak naturarekin esperientzia zuzenak izatea, honekiko erlazio afektibo bat eta naturarekiko errespetuzko jarrerak sortuzĀ». Ekintza dinamikoen eta elkarlanean jarduten dute Natur Eskolan eta duen berezitasuna da, Ā«Oianguko biodibertsitatera egokituta dauden ekintzakĀ» egiten dituztela: Ā«Bertako landare eta fauna ezagutzen dituzte, hala nola, sagastia eta putzuaĀ».