OOGetan edo Eskola Kontseiluetan trebatzeko online saioak

2021-02-01

Baikara prestakuntza-saioak burutzen ari da, eskualdeka, Eskola Kontseiluen funtzionamendua gertutik ezagutzeko beharra duten eskola publikoetako gurasoei zuzenduak, horietan erabateko ezagupenez parte hartu ahal izateko.

Saio horiek dagoeneko Bidasoa eta Kosta eskualdeetan burutu dira, arrakasta handia izanik. Aste honetan, gaur otsailaren 1ean Oarsoaldean eta otsailaren 4an (osteguna) Urolan gauzatuko dira. Gainerako eskualdeetan, ondorengo datetan parte hartu ahal izango da:

Otsailaren 8an, Andoain-Lasarte-Hernaniko eskualdea

Otsailaren 10ean, Donostia

Otsailaren 15ean, Goierri

Otsailaren 18an, Debabarrena

Otsailaren 22an, Debagoiena

Saioak bi hizkuntzetan egiten dira. 17:30ean Euskaraz eta 18:30ean gaztelaniaz.

OOG hezkuntza-komunitateak ikastetxe publikoetan parte hartzeko duen gune garrantzitsuena da. Familiek eremu horretan parte har dezaten sustatzea eta laguntzea da euskal eskola publikoko ikasleen Gurasoen Elkarteen Federazioen helburu nagusietako bat; izan ere, familien parte-hartzeak, gainerako hezkuntza-komunitatearekin batera, Euskal Eskola Publikoaren demokrazian eta gure seme-alaben eskola-arrakastan eragina du. Eremu horretan, gurasoek, irakasleek eta ikasleek parte hartzen dute eta Euskal Eskola Publikoko edozein ikastetxeren bizitzari eragiten dioten erabakiak hartzen dituzte.

Parte hartu nahi duzuenok mezu bat bidali behar diguzue baikara@baikara.eus helbidera, zuen izen-abizenak zein ikastetxea adieraziz eta gonbita bidaltzeko helbide elektroniko bat erantsiz.