Olazabal institutuko ikasleek Beldur Barik lehiaketan herritarren saria irabazi dute

2022-12-13

Legazpiko Olazabal institutuko ikasle talde batek erkidegoko herritar saria irabazi du Beldur Barik bideo lehiaketan, 15-17 urte bitarteko kategorian. Rolak irauli du izenburua legazpiarren lanak, eta egileak Manex, Mireia, Helena, Joar, Izaro, Maria, Maialen, Mikel, Zuriñe eta Ilazki dira. 1.007 bozka jaso ditu Rolak irauli bideoak.

https://www.beldurbarik.eus/eu/rolak-irauli-beldur-barik-2022/

Urola Garaiko Mankomunitateko Berdintasun arloak antolatuta, Legazpi, Urretxu, Zumarraga eta Ezkio-Itsaso mailan ere egiten da Beldur Barik lehiaketa. Gazteek emakumeen kontrako indarkeria salatzea eta berdintasunezko gizarte baten aldeko jarrera erakustea da ikus-entzunezko lehiaketa honen xedea.

Â