Oiartzungo Elizalde Institutuko guraso-elkarteak entrenamendu-talde bat sortu du Lilatoian parte hartzeko

2023-01-30

Elizalde Institutuko Gurasoen Elkarteak entrenamendu-talde bat sortu du martxoaren 5ean Donostian egingo den Lilatoian parte hartzeko.

Ikastetxean lasterketarako taldeak osatu ohi dira. Aurten asteazkenetan 15:15etik 16:15era entrenatuko dira. Parte hartu nahi dutenek helbide elektronikoaren bidez jarri behar dute harremanetan.