Oiartzungo Elizalde herri eskolako ikasleek energia-diagnostikoa egingo dute 2030 Agendaren barruan
2023-01-25
Agenda 2030en barruan, Elizalde Oiartzungo herri eskolako ikasleak ikasturte honetan zehar energia eskuragarriaren eta ez-kutsatzailearen gaia lantzen ari dira.
Hilabete honetan hasi eta martxora bitartean, energiaren testuingurua landuko dute ikasgelan, saio teorikon bidez. Saio praktikoak ere egingo dituzte, herriko egoera ezagutzeko.
Haien adina eta ezagupen mailara egokitutako material didaktikoa erabiliz, udalerriaren egoera aztertuko dute: energia iturri berriztagarriak, energia kontsumoa murrizteko aukerak, mugikortasun jasangarria…
Hobetu daitezkeen ahulguneak identifikatu ondoren, bi jarduera egingo dituzte. Lehena, alkateari eta gainontzeko udal ordezkariei proposamenak egitea izango da. Bigarrena, norberak eguneroko bizitzan aurrera eramateko konpromisoak hartuko dituzte.
Modu horretan, garapen jasangarria herritar guztien ardura dela erakutsi nahi dute.