Oarsoaldeko lau ikastetxe saritu dituzte 50/50 Proiektua dela eta

2022-11-08

Duela egun batzuk, Lezoko Tomas Garbizu musika eskolan, sariak banatu zitzaizkien Oarsoaldeko lau ikastetxeri, eraginkortasun energetikoan oinarritutako 50/50 proiektuan lortutako emaitzengatik. Egitasmo hau 2018-2019 ikasturtean jarri zen abian, eta ura nahiz energiaren kontsumo arduratsua du helburu. Horrela, eskolek ikasturtean zehar aurreztutako %50a ikastetxeetara itzultzen da eta beste erdia udalak energia aurrezpenean inbertitu ohi du.

Ekitaldian, Lezo Herri Eskolako, Pasaiako Karmengo Ama herri ikastetxeko, Oiartzungo Elizalde herri eskolako, eta Errenteriako Bizarain eskolako ordezkari eta ikasleak izan dira.

Ikastetxeetan egin dituzten ekintzak kontuan hartuta, 2.127,80 euro aurreztu dira tokian tokiko udalentzat hezkuntza zentro horietan egindako lanagatik: Pasaiako Karmengo Ama Herri Ikastetxearentzat 464,40 euro; Errenteriako Bizarain ikastolarentzat 535,60 euro; Lezoko Herri Eskolarentzat 87,90 euro; eta Oiartzungo Elizalde Herri Eskolarentzat 1.039,90 euro. ā€œBaina interesgarriena ez da proiektu honek aurrezteko eta CO2 isurtzeko duen potentziala, baizik eta horrek dakarren esperientzia pedagogikoa, gero eta premiazkoagoa baita baliabideak zentzuz erabiltzeaā€, adierazi dute.