Oarsoaldeko Eskola Kirolean mugikortasunaren aldeko sariak banatu dira
2023-06-13
Ikasturtean zehar eskola kirolera joateko mugikortasun iraunkorreko bitartekoak erabili dituzten ikastetxe eta ikasleei saria eman zaie joan den asteburuan Errenteriako Koldo Mitxelena ikastetxean egindako ekitaldi batean.
Kirola, hezkuntza eta osasuna oso eduki garrantzitsuak dira eskola kirolean. Hiru alderdi horiek lotzeko asmoz, duela urte batzuk Oarsoaldeko eskola-kirolean parte hartu zuten pertsonak haurrak larunbateko jardueretara nola joaten ziren aztertzen aritu ziren. Hainbat ekimen jarri ziren abian, hala nola, gurasoak modu iraunkorrean mugitzera animatzea, bizikletaz doazen haurrak saritzea, etab.
Aurten, datu onenak lortu dituzten eta, beraz, saria jaso duten haurrak eta ikastetxeak Koldo Mitxelena izan dira, bera izan baita bizikleta gehien erabili duena; Libe RodrÃguez (Koldo Mitxelena) izan da bizikletan gehien bidaiatu duena, eta Ane Askasibar (Lezo Herri Eskola) izan da eskualdeko hamaika eskoletako 400 ikasleren artean egindako zozketaren irabazlea.
2013/2014 ikasturtean, joan-etorri iraunkorrak aprobetxatzeko plana jarri zen martxan. Planaren helburua banakako automobilaren erabilera murriztea zen, bizikleta gehiago erabiltzeko, oinez ibiltzeko, garraio publikoa edo auto partekatua erabiltzeko.