Mutrikuko Goizeko Izarra eta Debako Luzaro izan dira We Make Debabarrenako irabazleak!

2022-06-13

Eskualdeko ikastetxeetan ikasturtean zehar zientziaren eta teknologiaren esparruan egindako 18 esperimentuk hartu dute parte aurtengo We Make Debabarrena! STEAM Erronkan, eta eman dituzte ezagutzera irabazleak. Erronkan parte hartzeko jaso zituzten 18 esperimentuen balorazioak eta ikustaldi kopuruak kontuan hartu ondoren, Mutrikuko eta Debako ikastetxeetako ikasleek irabazi dute aurtengo erronka. Honako hauek izan dira irabazleak:

Joan den barikuan, ekainaren 3an, egin zuten sari banaketa ekitaldia Ermuko Izarra Centren. Bertan egon ziren erronkan parte hartu duten ikastetxeetako ordezkariak eta hainbat ikasle.

Debegesatik azaldu dute esskualdeko ikastetxeek ikasturtean zehar zientziaren eta teknologiaren esparruan egindako proiektuak biltzen dituela We Make Debabarrena! STEAM erronkak. “Erronka honen helburua da ikasle eta zentroek STEAM bokazioak sustatzeko egiten duten esfortzua erakustea eta STEAM hezkuntza balioan jartzea”.