Murubaratza proiektua ibiltzen hasi da Murumendi eskolan

2021-09-13

Beasaingo Murumendi ikastetxean Steam garatzen proiektuaren ildo nagusia, gure ikasleei zientziak, teknologiak, ingeniaritza, matematikak eta arteak ez direla diziplina isolatuak ulertaraztea da. Gure gizarteko erronkei aurre egin ahal izan diezazkieten ikasleak ahalduntzen dituen erantzukizunak abiapuntu izanik, robotika eta baratza bateratzen duen proiektuan Murumendi murgildu da, zeharkako zein diziplinako oinarrizko gaitasunak garatzen dituena.

Honetaz gain, Bidezko Elikadurarekin elkarrekintzan, eskolako hezkuntza proiektuan elikadura osasungarriaren garrantzia azpimarratu nahi izan da; tailer, irteera, hitzaldi eta jarduera ezberdinen bitartez honen sentsibilizazio lanketa ikasleengan hedatuz. Hori dela eta, eskolaren helburua Murubaratza izena duen proiektu honi indarra ematea da.

Aurrerago, Ikas-komunitatea osatzen duten partaide guztiei zabalduko dizkiegu irakaskuntza ikaskuntza prozesu honetan gauzatzen diren ekintzak, erakusketa, tailerrak, motibazio hitzaldiak eta baita eskolako ate irekien jardunaldiak ere, haurren garapen prozesuan lagungarriak izan daitezkeelakoan.