Mendata Ikastetxea eta Mutrikuko Institutua, ‘STEAM’ We Make Debabarrena! Erronkako irabazleen artean
2023-06-08
‘STEAM We Make Debabarrena!’ erronkaren irabazleen artean ikasturte honetan bi ikastetxe publiko ditugu: Debako Mendata Ikastetxea eta Mutrikuko Institutua.
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleei dagokienez, ‘Poliedroak lantzen’ esperimentuak irabazi du. Debako Mendata Ikastetxeko LH6 ikasleko talde batek egin du esperimentu hori, eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 4. mailetako ikasleentzako kategorian, Mutrikuko DBH3 mailako talde batek egindako ‘Meategia’ proiektuak irabazi du.
‘STEAM We Make Debabarrena!’ erronka Debegesa eskualdeko garapen-agentziak sustatu du, udalen, ikastetxeen eta eskualdeko hainbat enpresaren eskutik, helburu nagusia Debabarreneko ikasleen artean zientzia eta teknologiarekin zerikusia duten ikasketak sustatzea izanik.
Aurten, eskualdeko hamaika ikastetxetako ikasleek egindako 27 esperimentu aurkeztu dira (iaz baino bederatzi gehiago); besteak beste, eskola publiko hauek: Debako Luzaro HLHI, Mutriku BHI, Elgoibar BHI, Elgoibarko Herri Eskola, Mutrikuko Goizeko Izarra Ikastola, Amaña LH eta Arrateko Andra Mari.
https://www.youtube.com/watch?v=xvcH9lH-USY ‘Poliedroak lantzen’ Debako Luzaro HLHI LH6
https://www.youtube.com/watch?v=HvDpjUt7htY ‘Meategia’ Mutriku DBH3