“LH DuaLa euskaraz” egitasmoaren aitortza ekitaldian Zubiri Manteok saritua izan da

2023-03-09

Lanekik, ikastetxetan eta lan munduan euskara sustatzeko aurrera eramaten ari den “LHDuala euskaraz” egitasmoaren aitortza ekitaldia antolatu zuen orain dela egun batzuk. Bertan Donostiako Zubiri Manteok Institutoa aipamen bat jaso du, ikastetxe erreferente bezala. Aipamen hau, “Egunean Behin” lehiaketan Xabier Zubiri Manteoko ikasleek lortu dituzten sariengatik eman digute. Egoi San Josek lehen postua eta Thalia Cuellarek 3. postua lortu dute, 1532 Euskadiko lanbide hezkiketako ikasleekin lehiatu ondoren. Administrazio eta finantzak zikloa burutzen ari dira, eskaintza partziala modalitatean.