Lesboserako janari bilketa antolatu dute Aita Iparragirreko ikasleek

2023-06-19

Idiazabalgo Aita Iparragirre herri eskolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek janari-bilketa antolatu dute Lesbosera (Grezia) bidaltzeko eta Zaporeak Ekarteari laguntzeko. Bilketa eskolan azken hilabeteetan errefuxiatuen inguruan egiten ari diren proiektu zabalago baten azken emaitza da.

Maria Herzog, Elaia Telleria, Irati Legorburu, Xeber Murua, Elorri Alberdi, Alazne Arana, Nora Gonzalez eta Maren Barrerosek hitz egin dute ikasle guztien izenean. Eskolan gaia lantzen hasi aurretik bazuten errefuxiatuen errealitatearen inguruko berri, baina aitortu dute, ez zutela uste euren bizimodua Ā«horren gogorraĀ» izan zitekeenik. Ā«Beraien herrialdeetan ez daukate bizi baldintza egokirik, batzuk gerratik ihes egiteko ateratzen dira euren herrietatik. Europara iristea erraza dela dirudi, baina mugak pasatzea ez dela batere erraza konturatu garaĀ», esan dute.

Zaporeak elkarteko Helena Ruiz de Azua otsailean bildu zen ikasleekin. Ā«Lesboseko kanpamentuetan egiten duten lana azaldu zigun. Errefuxiatu kopuruak gora egin zuela eta janari gutxi zegoela ere kontatu zigunĀ», esan dute.