Legazpiko ikasleak, basoak zaintzearen aldekoak

2022-06-24

Domingo Agirre eskolako eta Legazpiko Olazabal Institutuko ikasleek maiatzean egindako proposamenei erantzun berri die Udalak. Han, udal-ordezkariei, ikaskide guztien izenean, 2021-2022 ikasturtean basoen garrantziari buruz Eskolako 2030 Agendan egin duten lana azaldu zieten.

Ikasleek beren gain hartu zituzten konpromisoak, eta hainbat proposamen egin zizkioten Udalari alderdi hori hobetzeko. Egindako proposamenetako bat basoak garbi eta zainduta edukitzeko kanpainak antolatzea izan zen, baita horietan ibilgailuen zirkulazioa kontrolatzea ere. Beste proposamen bat baserritarrei eta lurren jabeei kudeaketarako aholkularitza eta laguntzak eskaintzea izan zen, garbi mantentzeko eta bertako zuhaitz espezieak landatzeko.

Halaber, basoak babestearen onurei buruzko sentsibilizazio-kanpainak egitea proposatu zuten, “Basoaren Egunaā€ ospakizunarekin.