Laiotz Herri Eskolako kultur astea

2023-03-07

Segurako Laiotz Eskolak bere kultur astea ospatu berri du. Ikasleentzako jardueraz betetako astea izan da. Besteak beste, Yolanda Arrieta idazlearekin bildu ziren eta Jon Aranburu idiazabaltarraren eskutik, fitnessaren mundua ezagutu zuten. Mozorro-jaialdia eta era guztietako emanaldiak ere egin zituzten.