Koldo Mitxelena eskolak kultur aniztasunaren jaia ospatuko du aurten ere

2024-04-16

Errenteriako Koldo Mitxelena hezkuntza komunitateak kultur aniztasunaren festa antolatu du Koldokide guraso elkarteak antolatuta.

Eguna hasteko, ipuin-kontalariak izan ziren sei hizkuntzatan, eta, ondoren, era guztietako eskulan-tailerrak. Patioaren muturretan mahai batzuk jarri ziren jaian zeuden jatorrizko herrialdeetako elikagaiak prestatzeko. Munduko hainbat tokitako banderak jarri ziren: Venezuela, Maroko, El Salvador, Honduras, Euskal Herriaā€¦

Dantza lantegi berezi bat ere izan zen, hainbat herrialdetako dantzak nahastuz.

https://www.facebook.com/watch?v=428854059882120