Ikasturteko azken topaketa
2025-06-19
Joan den larunbatean, 2025eko ekainaren 7an, ikasturteko azken topaketa ospatu zen egoerarik ahulenean dauden guraso elkarteentzako aholkularitza eta laguntza emateko programaren barruan dauden lehen hezkuntzako ikastetxeetako ikasle eta familia ugariren partehartzearekin.
Gamarrako parke eta kirol instalazioetan ekintza ezberdinez betetako goiz batez gozatu ahal izan zuten topaketara gerturatutako parte hartzaileek. Programaren barne dauden Arabako eta Gasteizko hainbat eskoletatik etorri ziren umeak, eta bertan, jolas eta kirol ezberdinak praktikatzerako orduan, lagun berriak egiteko aukera izan zuten. Topaketan egondako begiraleek, gainera, parte hartzaileek esperientzia aberatsa izan zezaten interes handia erakutsi zuten eta umeentzako erreferentzia gisa jokatu zuten.
Azken topaketa honetara eta, orokorrean, urte osoan IGEentzako Aholkularitza Programarentzako topaketetara gerturatutako umeentzat esperientzia izugarria da horrelako egun bat. Izan ere, askok, inoiz ez egindako ekintzak praktikatzeko, Gamarrako igerilekuetara lehenengo aldiz joateko eta lagun berriak egiteko aukera paregabea izan dute. Beraz, askorentzako egun oso berezia izan zen pasaden larunbatean ospatutakoa.
Antolakuntzatik oso positiboki baloratu dugu jardunaldia, bertaratuen harrera bikaina nabarmenduz. Zalantzarik gabe, topaketa honek urrats bat gehiago suposatzen du aholkularitza programa sendotzeko eta eskola-kirola sustatzeko bidean.
BIDEOA IKUSI