Geometria klasea izan dute Aitor ikastolako ikasleek Tejeria kalean
2021-04-16
‘Egia pausoz pauso’ egitasmoak aurrera jarraitzen du, eta Donostiako Aitor ikastolako ikasleek hartu dituzte Tejeria eta San Kristobal kaleak. Goizean zenbait jolas egin dituzte Haur Hezkuntzako ikasleek, eta arratsaldean geometria klasea izan dute Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek. Kaleak eskaintzen dituen baliabideak baliatu dituzte ikasleek irudi geometrikoak egiteko, eta osatutako formekin zenbait jolas egin dituzte. Ondoren, yoga ikastaro bat izan da Tejeria kalean.
Â
Egia Bizirik auzo elkartearen proposamena aintzat hartuta, Donostiako Udalak astelehenean abiatu zuen Egia pausoz pauso egitasmoa, eta horren bidez, Tejeria eta San Kristobal kaleak oinezkoentzat izango dira hilaren 25era arte. Bi aste horietarako, herritarrek programa zabala prestatu dute, hala nola joan den astelehenean egin zen merkatu txikia edo hiri-altzariak egiteko lantegia. Programa horren barruan, Aitor ikastolako 4. mailako ikasleek marrazkiz eta globoz apaindu zuten zutabeen arteko espazioa.
Egitarau osoa ikusteko, egin klik hemen.