“Gaur eta biharko hezkuntza erronkak“ jardunaldia ospatu dugu
2019-09-24
Irailaren 26ean “Gaur eta biharko hezkuntza erronkak” jardunaldia ospatu genuen Bilbon Euskal Eskola Publikoa Gaur Bihar ekimena osatzen dugun HEIZE eta EHIGE erakundeok.
Bi atal izan zituen hizketaldiak. Alde batetik, euskal hezkuntza sistemaren arazo estrukturalez eta Euskal Eskola Publikoaren kohesio eta justizia sozialerako proiektuen oinarriez aritu ziren Xabier Mendizabal eta Ana Eizagirre (EEPGB egitasmoaren kolaboratzaileak). Bestalde, arlo sozio-ekonomikoan adituak diren hiru pertsonek, hezkuntzaren ikuspegi zabalagoa eskainiko zizkiguten: Amelia Barquin Filologia Hispanikoan doktoreak eta kultur arteko hezkuntza adituak “Hezkuntza eta generoa” hitzaldia eskaini zun, Sara de la Ricak ekonomialariak “Testuinguru sozial eta ekonomia berriari begira hezkuntzaren funtzioa” izenekoa eta Javier Echeverria filosofoak “La escuela pública en la nube vasca”.
Finean, egungo euskal hezkuntza sisteman kezkatzen gaituzten kontuak ipini genituen mahai gainean, baita berauek konpontzen laguntzeko proposamenak ere.
Ikasturte hasierako jarduera honen bidez, hasiera eman nahi diogu denbora berri bati, hezkuntza eraikitzeko modu berri bati. Azken hiru urtetan landu dugun dokumentuaren sozializazio prozesuari ekingo diogu ikasturte honetan. Hezkuntzan arituak eta adituak izan ditugu bidelagun. Orain dokumentu hori zabaldu eta osatzeko momentua iritsi zaigu.
Adi egon!
Deskargatu Gaur eta biharko hezkuntza erronkak