Zabalik dago Haurreskoletan izena emateko epea
2026-04-14
Zabalik dago haurreskoletan izena emateko epea. 2025 eta 2026 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek Haurreskolak Partzuergoko zentroetan plaza eskatu dezakezue apirilaren 13tik maiatzaren 4ra bitartean, biak barne.
Haurreskolak doakoak dira eta eskaerak online nahiz presentzialki egin ahal izango dira. Hauxe da egutegia:
a) Eskariak online / aurrez-aurre entregatzea: apirilaren 13tik maiatzaren 4ra
b) Behin-behineko zerrendak argitaratzea: ekainaren 5an
c) Erreklamazio eta subsanazio epea: ekainaren 8tik 12ra
d) Eskaerari uko egitea: ekainaren 25era arte
e) Behin betiko zerrendak argitaratzea: ekainaren 26an
Jaioberrien izen-emateen kudeaketa
Maiatzaren 1etik 10era arte jaiotako haurrak maiatzaren 20ra arte eman ahalko dute izena.
