Gabonetako Jaia San Andres eskolan

2019-12-20

Pasada den larunbatean, San Andres Eskolako Guraso Elkarteak antolatuta Gabonetako Jaia ospatu zuten eskolan,
Ikastetxeko familien arteko harremanak estutu eta Euskara bultzatzeko asmoarekin antolatutako jaia izan zen. Guraso Elkartetik balorazio oso positiboa egiten dute, familien erantzuna ikaragarri ona izan baitzen.

Gutxi gora behera 300 pertsona inguratu ziren, bertan antolatutako ekintzetan parte hartzera: DJ Arnoren eskutik dantzaldia, aurpegi pintaketa, puzgarriak, herri jokoak, etab. Bestetik, postre eta bizkotxo lehiaketan 46 partaidek, mota eta jatorri ezberdinetako postreak aurkeztu zituzten. Sariak izan ziren irabazleentzat eta baita hainbat zozketa ere.

Giro paregabea izan genuen, eguraldia lagun. Festa kulturanitza eta euskalduna. Guraso Elkartetik ikastetxeko familiei eskertu nahi diegu eskolako bizikidetza aberasagarria izan dadin hartu duten jarrera eta festan horrelako energiarekin parte hartu izana.

https://sanandreseskola.blogspot.com