Frutaren eguna Zizurkilgo Otaño eskolan
2021-10-01
Zizurkilgo Pedro Maria Otaño herri eskolan elikadura osasuntsua indartzeko asmoz, hamaiketakoan fruta jatea sustatu nahi dute. Horretarako, gutxienez astelehen eta asteazkenetan fruta jaten dute.
Ohitura horrekin hasteko, eskolak ‘Frutaren Eguna’ zeritzona dela eta, ikasleek gustura jan dituzte mandarinak eta bananak.