Fleming Herri Eskolako instalazioak berritzea

2023-04-19

Villabonako Fleming Herri Eskolako instalazioak berritu egingo dira. Arratzaingo eta Arroako eraikinak hobetzea dute helburu barrikuntza hauek. Arratzainen, galdarak aldatu eta gas naturala jarriko dute, oraindik gasolioa erabiltzen baita erregai gisa.

Arratzaingo erdiko patioa ere estaliko dute. Berrikuntza honekin estalki berri bat ezarriko da iparraldeko fatxadaren barneko patioa osorik estali eta euritik babestuko duena. Horrela, ikasleek jolasgune estali berri bat izango dute.

Beste berrikuntza bat, eraikinaren beheko solairuan komun egokitu berri bat eraikitzea izango da, mugikortasun arazoak edo mugikortasun murriztua duten ikasleentzat.

Gainera, Arroako eraikinean bi modutan erabiliko den tabike mugikor bat jarriko dute. Horrela, bi ikasgela batu edo bereizi ahal izango dituzte, une bakoitzean gela horiei eman nahi dieten erabileraren arabera.