Fleming Herri Eskolak bigarren azoka pedagogikoa egin du

2023-02-23

Villabonako eskolak aire zabaleko bigarren azoka pedagogikoa egin zuen duela egun batzuk. Familiei eta bizilagunei eskolan egunero egiten dutena erakustea izan zen haien helburua. Horretarako, egiten dituzten proiektuak, materialak eta lanak bost ataletan banatu zituzten, hurbilekoek gertutik ezagutu ahal izan ditzaten: Haur Hezkuntzako metodologia aktiboa, matematika manipulatiboa, hizkuntza, Steam, robotika eta xakea.

Gainera, goizean, gurasoen elkarteko kideek ikasleek eskolaz kanpo egiten dituzten jardueren berri eman zuten.