Euskaragida.eus webguneak euskarazko kultur eta aisialdeko produktuak jasotzen ditu

2019-12-12

Urtero bezala, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak euskaragida.eus izeneko euskarazko kultur eta aisialdiko produktuen gida argitaratu du. Bakarka, lagun artean nahiz familian aisialdia euskaraz gozatzeko era guztietako eta adin guztiei zuzendutako produktuak jasotzen dira bertan: aldizkariak, komikiak, DVDak, joko eta jolasak, musika, liburuak, hiztegiak, gurasoentzako nahiz euskara ikasteko material berezitua, web orri interesgarriak eta abar. Produktuak jasotzaileen adinaren arabera datoz sailkatuta eta bakoitzaren ezaugarri nagusiak zehazten dira (izena, egilea, argitaletxea eta gutxi gorabeherako prezioa).

Guztira 10.000 ale banatuko dituzte 10 urtetik beherako haurren artean. Dena den, adin guztiei zuzendutako produktuen informazio guztia www.euskaragida.eus webean eskuragarri dago.

Euskaragida.eus atariak, bere aldetik, paperezko edizioan iragarritako produktu guztiez gain, produktu gehiago eta egunez egun argitaratzen doazenen gaineko informazioa jasotzen du, produktu motaren eta adinaren arabera sailkatuta. Aurreko urteetako produktu batzuk ere jasotzen dira. Liburuen atalean egileen araberako bilaketa egiteko aukera ematen du. Era berean, erabiltzaileari gustukoen duen produktua eskuratzea erraztearren, gehientsuenek on-line erosteko loturak erantsita dituzte.

https://www.euskaragida.eus/